XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOSE LUIS URDANGARIN (Hernani) Gaia: Hala eta guztiz bizitza polita da Doinua: Ezkondu eta ezkongai.

Etxera nintzen iritsi,
atea nunean itxi,
morala zitzaidan jetsi.

Ama lurrean eztanda zegon
ta egin nuen garrasi,
bihotza zitzaidan hautsi,
ta negarrez nintzen hasi,
ez nuen nahi gehiago bizi! Anbulantziari deitu,
ama lurretik zutitu,
ta Jaunari errezatu.

Musu gorriko aurpegi hura
egin zitzaion zuritu;
lehenengo nintzen harritu
ta berehala oroitu;
bizitzak mugak baditu!
.

Esan zidan behin batean:
seme, joaten naizenean,
oroi zazu zuzenean:
bizitza oso polita da ta
gainera doa airean;
jarraitu bide onean,
betiko era berdinean,
amaren oroimenean
.

JOSE JOAKIN AIZPURUA (Zumaia) Gaia: Hala eta guztiz bizitza polita da Doinua: Lurroren pean sar nindaiteke.

Hainbat zoritxar sufritu gabe
ez da pasatzen urterik,
eta batetik bestera ere
ez da egoten tarterik.

Zeinek nahi luke lepo gainean
lotuko duen katerik?,
ikusten degu nola bizitza
dagon oztopoz beterik,
hala ta guztiz inork ez du nahi
hemendik alde egiterik.

Sufrimendua eta hainbat neke
nola ipar hala hego,
aldapa hori gainditzerikan
ez ote dugu espero?
Gure mundua eraikitzeko
Jainkoa jarri zen bero,
sei egunetan lanean jardun
atsedenaldia gero...
Ondo ginake berak egina
ondo zainduta balego.

Etorkizuna ikusten dugu
hain zaila eta iluna;
orain zeharo narratsa dago
lehen zegona txukuna.

Baina oraindik iritsiko da
denok nahi dugun eguna,
lanerako prest jarri gaitezen
badago zertan jarduna...
denok batera jaso dezagun
geuk izorratu duguna.